ZERI BURUZ DOA BLOG-A?

Blog honetan Euskal Herritik at dauden egoera desberdinek eta horiek ekarritako hezkuntzaren inguruko informazioa aurkitu dezakezu, besteak beste. ANIMA ZAITEZ ETA UTZI ZURE IRITZIA!!!!

2012/11/14

TXINAKO HEZKUNTZA

Bestalde, txinako hezkuntzaren arloan eztabaida ugari ere egon dira, bertako haurrek haurtzarorik ez dutela..
Honen dokumental txiki bat ikusi nuen etbn orain dela gutxi: Txinako hezkuntza sistema lehiakorraren arrakastak eta porrotak.


2012/11/07

HEZKUNTZA GARATUENA DUEN LURRALDEA


Mundu berberaren beste leku batean, FINLANDIAN, hezkuntzaren egoera oso desberdina da. Finalandia hezkuntza porrota mailarik baxuena duen lurraldea da. Nola izan daiteke hori? Horretarako finlandiaren hezkuntzari buruzko artikulua begiratzea gonbidatzen dizuet

2012/10/31

ESKOLARA JOATEKO NAHIA



Ama ez daukat klasera joateko gogorik! klasera joateko kriston gogoa dut! esaldiagatik aldatu behar dugu, gure pentsamoldea behingoz aldatu behar dugu.

Gure herrian ikasleek ikastolara ez joateko aitzakiak jartzen dituzte behin eta berriz, ez al dira duten zorteaz konturatzen?
Hemengo ikasleek klasera ez joateko edonolako trikimailuak asmatzen dituzten bitartean, beste herrialde batzuetan klasera heltzeko itzelak egiten dituzte!



2012/10/24

HERIOTZATASA MURRIZTEKO METODOA

Lurralde azpigaratuetan gosetea murrizteko bularra ematea ezinbestekoa egiten zaie; honela umeen heriotza tasa murriztuz. Gai hau modu garatuago batean azaltzen duen bideo interesgarri bat utziko dizuet.

2012/10/17

GAUR EGUNGO DIKTADURA.

Gaur egun arte egon den diktadurarik txarrena, oraindik aurkitu dezakegu gurekin. Honek ahulenak jarratzen  eta 10.000  neska mutilen bizitza berarekin eroaten ditu. Diktadura honekin amaitu dezakeen herraminta egon badago. Honen izena Tratamiento Terapéutico Listo para su Uso (RUTF) da eta 40 euro bakarrik balio duena. Baina gazte hauek duten pobreziaren ondorioz, oso zaila egiten zaie erostea.


Beraz, gure solidaritateak eta gizartasunak Gosetearen Diktadura desagerrarazteko indarra duen herraminta  bakarrak direla kontuan izan behar dugu, eta horren kontra zer edo zer egin.