Freedom asko gustatzen zaidan abestiarekin uzten zaituztet azterketak amaitu artee! espero dut bloga orain arte gustatu izana :)
HEMENDIK AT
Páginas
ZERI BURUZ DOA BLOG-A?
Blog honetan Euskal Herritik at dauden egoera desberdinek eta horiek ekarritako hezkuntzaren inguruko informazioa aurkitu dezakezu, besteak beste.
2012/12/15
HEZKUNTZAREN ETORKIZUNA?
Badirudi estatuak hezkuntza publikoarekin amaitu nahi duela, hori ikusita hezkuntzarekin aurrera egiteko beste irtenbide batzuk aurkitu behar ditugu. Gobernuak laguntzarik ez baitigu emango.
Paraguay-n, adibidez, nekazal eskola autosufizientea sortzea erabaki dute haien txirotasun egoera eta herritarron gehiengoa non bizi diren kontuan izanda. Bertako familiek zaitasunak dituzte eskola ordaindu ahal izateko eta arazo horri aurre egiteko irtenbide bat da.
Eskola honen metodologiari dagokionez, sinbiosia erabiltzen dute ikasle eta eskolaren artean. Ikasleak nekazaritza munduko arloak lantzen dituzten heinean matematika, marketing-a... jorratzen dute. Hortaz, ia denbora guztian praktikak egiten daude, nahiz eta teoria ere eman. Bestetik, praktiketatik lorturiko produktuak merkatuan saldu egiten dituzte. Era horretan, eskola bizirik jarraitzea ahalbideratzen du.
2012/12/08
2012/11/14
TXINAKO HEZKUNTZA
Bestalde, txinako hezkuntzaren arloan eztabaida ugari ere egon dira, bertako haurrek haurtzarorik ez dutela..
Honen dokumental txiki bat ikusi nuen etbn orain dela gutxi: Txinako hezkuntza sistema lehiakorraren arrakastak eta porrotak.
Honen dokumental txiki bat ikusi nuen etbn orain dela gutxi: Txinako hezkuntza sistema lehiakorraren arrakastak eta porrotak.
2012/11/07
HEZKUNTZA GARATUENA DUEN LURRALDEA
Mundu berberaren beste leku batean, FINLANDIAN, hezkuntzaren egoera oso desberdina da. Finalandia hezkuntza porrota mailarik baxuena duen lurraldea da. Nola izan daiteke hori? Horretarako finlandiaren hezkuntzari buruzko artikulua begiratzea gonbidatzen dizuet
2012/10/31
ESKOLARA JOATEKO NAHIA
Gure herrian ikasleek ikastolara ez joateko aitzakiak jartzen dituzte behin eta berriz, ez al dira duten zorteaz konturatzen?
Hemengo ikasleek klasera ez joateko edonolako trikimailuak asmatzen dituzten bitartean, beste herrialde batzuetan klasera heltzeko itzelak egiten dituzte!
2012/10/24
HERIOTZATASA MURRIZTEKO METODOA
Lurralde azpigaratuetan gosetea murrizteko bularra ematea ezinbestekoa egiten zaie; honela umeen heriotza tasa murriztuz. Gai hau modu garatuago batean azaltzen duen bideo interesgarri bat utziko dizuet.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)