Inguruarekin lotura handia duen hezkuntzaren inguruko informazio gehiago izan dezazuen, honako orri hau garatzea erabaki dut, zuen gustokoa izatea espero dut
Lurralde azpigaratuetako arazoa.
Lurralde azpigaratuetan euren eskoletara joateko zailtasuna dituzte, izugarriak egin behar dituzte hara heltzeko. Euren egoera oso ondo islatzen duen bi argazki ikusi ditut eta blogean ezartzea erabaki dut:
Argazkiak blog oso bitxi batetik hartutakoak dira, Kurioso blogean, hain zuzen ere. Honek oso modu argian erakusten du gaur egun eskoletan ikus dezakegun egoera.
Afrika
Pueblo aldizkarian azaltzen duen bezala, afrikan 44milioi ume daude hezkuntzarik jaso gabe. Afrikan subsaharianan 48 herrialde daude, 500 milioi pertsona bizi dira eta 1000 hizkuntza daude. Baina herrialde gehienak europarrek kolonizatu dituzte eta bertakoen hizkuntzan eragina izan dute.
Datuek diotenez, afrikako ume gehienek ez dute kurtsoa amaitzen. Gainera, lehen hezkuntza 10 urterekin hasten dira eta gutxi barru utzi behar izaten dute, batez ere neskak, ezkontza goiztiarrak direla eta.
Hekuntzan hizkuntza bakarreko kultura da nagusi, hau da, kolonizatuen hizkuntza. Honek izagarrizko eragina du etorkizuneko biztanleriarengan. Azken finean, hizkuntza bat mundua eta bizitza ikusteko modu bat da, bere kondairak dituenak, bere istorioak dituenak,... eta horrek bertako bizimodua ulertzen laguntzen du. Horregatik garrantzitsua da hezkuntzak aurrera egiteko, bertako hizkuntza ofizialean egitea, batez ere horrelako herrialde garatugabeetan, non helburua garapen falta hori gainditzea den.
No hay comentarios:
Publicar un comentario