Badirudi estatuak hezkuntza publikoarekin amaitu nahi duela, hori ikusita hezkuntzarekin aurrera egiteko beste irtenbide batzuk aurkitu behar ditugu. Gobernuak laguntzarik ez baitigu emango.
Paraguay-n, adibidez, nekazal eskola autosufizientea sortzea erabaki dute haien txirotasun egoera eta herritarron gehiengoa non bizi diren kontuan izanda. Bertako familiek zaitasunak dituzte eskola ordaindu ahal izateko eta arazo horri aurre egiteko irtenbide bat da.
Eskola honen metodologiari dagokionez, sinbiosia erabiltzen dute ikasle eta eskolaren artean. Ikasleak nekazaritza munduko arloak lantzen dituzten heinean matematika, marketing-a... jorratzen dute. Hortaz, ia denbora guztian praktikak egiten daude, nahiz eta teoria ere eman. Bestetik, praktiketatik lorturiko produktuak merkatuan saldu egiten dituzte. Era horretan, eskola bizirik jarraitzea ahalbideratzen du.
No hay comentarios:
Publicar un comentario