Ama ez daukat klasera joateko gogorik! klasera joateko kriston gogoa dut! esaldiagatik aldatu behar dugu, gure pentsamoldea behingoz aldatu behar dugu.
Gure herrian ikasleek ikastolara ez joateko aitzakiak jartzen dituzte behin eta berriz, ez al dira duten zorteaz konturatzen?
Hemengo ikasleek klasera ez joateko edonolako trikimailuak asmatzen dituzten bitartean, beste herrialde batzuetan klasera heltzeko itzelak egiten dituzte!
Lurralde azpigaratuetan gosetea murrizteko bularra ematea ezinbestekoa egiten zaie; honela umeen heriotza tasa murriztuz. Gai hau modu garatuago batean azaltzen duen bideo interesgarri bat utziko dizuet.
Gaur egun arte egon den diktadurarik txarrena, oraindik aurkitu dezakegu gurekin. Honek ahulenak jarratzen eta 10.000 neska mutilen bizitza berarekin eroaten ditu. Diktadura honekin amaitu dezakeen herraminta egon badago. Honen izena Tratamiento Terapéutico Listo para su Uso (RUTF) da eta 40 euro bakarrik balio duena. Baina gazte hauek duten pobreziaren ondorioz, oso zaila egiten zaie erostea.
Beraz, gure solidaritateak eta gizartasunak Gosetearen Diktadura desagerrarazteko indarra duen herraminta bakarrak direla kontuan izan behar dugu, eta horren kontra zer edo zer egin.
Enpatikoak izan beharko ginateke. Nire ustez, zer nolako egoeratik etorri diren jakinda, immigranteenganako harremana hurbilagoa izan beharko litzateke. Izan ere, askok, etsaitzat hartzen dituzte lehenengo momentutik, hauek ezagutu aurretik, eta baztertu egiten dituzte. Horregatik, lurralde azpigaratuetan zer nolako egoeratan bizi diren erakustea erabi dut.
Hasteko emakumeon analfabeto maila handiarekin hasiko naiz. Ezaguna baita, herri azpigaratuetako gurasoek euren seme-alabak eskolara eramateari (neskei gehien bat) traba asko jartzen dizkietela. Vicente Ferrerko langile batek orain dela gutxi Botikazar istitutuan euren lanari buruzko aurkezpentxo bat eman zigun. Aurkezpenean Anantapurreko biztaleriak euren alabak eskolara ez joateko jartzen zuten desenkusa herritik eskolarainoko bidaia luzea eta arriskutsua zela zen.
Beraz, ez da harritzekoa emakume analfabetoen kopuru handia. Palestinan, adibidez, Bachelor duten emakumeen bataz bestekoa %6,1koa da, gizonena %9,6, aitzitik. Eta ondorioz, gizon eta emakumeen kopuruaren arteko alderik handiena analfabetismoaren esparruan aurkitzen dugu ,Palestinako emakumeen %10,2 analfabetoak dira eta gizonen %2,9. Hala eta guztiz ere, emakumeen analfabetismoa 1995ean %23a izatetik 2006an %10,2a izatera pasatu dela azpimarratu behar dago kanpotik emandako laguntzei esker. Hau ikusita, genero desberdintasuna azpimarratu daiteke nahiz eta gutxinaka gutxinaka egoera hau hobetzen lortu.
Aurreko sarreran esan dudan bezala, aniztasuna nagusi den inguruan bizi gara. Sexu, erlijio, ideologia, hizkuntza eta jatorri kultural desberdinetako pertsonen artean, besteak beste. Eta azkenenego boladan izandako migrazioaren hazkundea dela eta kultura desberdinetako pertsonak ugaritu dira. Erlijioaren harremana, kultura, hizkuntza... desberdina duten pertsonen kopurua, hain zuzen ere. Herritar batzuek nahiz eta kultur aniztasuna gure gizarte aberazteko balio duela esan, kanpotarrenganko mesfidatza eta beldurra dute. Hau, elkarbizitzarako kontzientzia faltarengatik dela esango nuke nik. Izan ere, beti izan omen dugu desberdina edo berdin-berdina ez denaren beldurra.
Egoera honi aurre egiteko, hezkuntzatik hasi beharko ginatekeela uste dut. Txikitatik kultur aniztasuna landuz gero, askoz errazagoa izango delako arazoa betirako amaitzea. Urtxintxa Eskolaren web orrian umeekin gai hau lantzeko jolasak, ipuinak eta bestelako produktuak saltzen dituzte. Oso interesgarriak iruditu zaidanez, eskumaldean "LOTURA INTERESGARRIAK"ren barruan utziko dizuet Urtxintxa Eskolako web-gunearen lotura.