ZERI BURUZ DOA BLOG-A?

Blog honetan Euskal Herritik at dauden egoera desberdinek eta horiek ekarritako hezkuntzaren inguruko informazioa aurkitu dezakezu, besteak beste. ANIMA ZAITEZ ETA UTZI ZURE IRITZIA!!!!

2012/10/10

LURRALDE AZPIGARATUETA ANALFABETOAK DIRA IRABAZLEAK

Enpatikoak izan beharko ginateke. Nire ustez, zer nolako egoeratik etorri diren jakinda, immigranteenganako harremana hurbilagoa izan beharko litzateke. Izan ere, askok, etsaitzat hartzen dituzte lehenengo momentutik, hauek ezagutu aurretik, eta baztertu egiten dituzte. Horregatik, lurralde azpigaratuetan zer nolako egoeratan bizi diren erakustea erabi dut. 


Hasteko emakumeon analfabeto maila handiarekin hasiko naiz. Ezaguna baita,  herri azpigaratuetako gurasoek euren seme-alabak eskolara eramateari (neskei gehien bat) traba asko jartzen dizkietela. Vicente Ferrerko langile batek orain dela gutxi Botikazar istitutuan euren lanari buruzko aurkezpentxo bat eman zigun. Aurkezpenean Anantapurreko biztaleriak euren alabak eskolara ez joateko jartzen zuten desenkusa herritik eskolarainoko bidaia luzea eta arriskutsua zela zen. 


Beraz, ez da harritzekoa emakume analfabetoen kopuru handia. Palestinan, adibidez, Bachelor duten emakumeen bataz bestekoa %6,1koa da, gizonena %9,6, aitzitik. Eta ondorioz, gizon eta emakumeen kopuruaren arteko alderik handiena analfabetismoaren esparruan aurkitzen dugu ,Palestinako emakumeen %10,2 analfabetoak dira eta gizonen %2,9. Hala eta guztiz ere, emakumeen analfabetismoa 1995ean %23a izatetik 2006an %10,2a izatera pasatu dela azpimarratu behar dago kanpotik emandako laguntzei esker. Hau ikusita, genero desberdintasuna azpimarratu daiteke nahiz eta gutxinaka gutxinaka egoera hau hobetzen lortu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario