Aurreko sarreran esan dudan bezala, aniztasuna nagusi den inguruan bizi gara. Sexu, erlijio, ideologia, hizkuntza eta jatorri kultural desberdinetako pertsonen artean, besteak beste. Eta azkenenego boladan izandako migrazioaren hazkundea dela eta kultura desberdinetako pertsonak ugaritu dira. Erlijioaren harremana, kultura, hizkuntza... desberdina duten pertsonen kopurua, hain zuzen ere. Herritar batzuek nahiz eta kultur aniztasuna gure gizarte aberazteko balio duela esan, kanpotarrenganko mesfidatza eta beldurra dute. Hau, elkarbizitzarako kontzientzia faltarengatik dela esango nuke nik. Izan ere, beti izan omen dugu desberdina edo berdin-berdina ez denaren beldurra.
Egoera honi aurre egiteko, hezkuntzatik hasi beharko ginatekeela uste dut. Txikitatik kultur aniztasuna landuz gero, askoz errazagoa izango delako arazoa betirako amaitzea. Urtxintxa Eskolaren web orrian umeekin gai hau lantzeko jolasak, ipuinak eta bestelako produktuak saltzen dituzte. Oso interesgarriak iruditu zaidanez, eskumaldean "LOTURA INTERESGARRIAK"ren barruan utziko dizuet Urtxintxa Eskolako web-gunearen lotura.
No hay comentarios:
Publicar un comentario