ZERI BURUZ DOA BLOG-A?

Blog honetan Euskal Herritik at dauden egoera desberdinek eta horiek ekarritako hezkuntzaren inguruko informazioa aurkitu dezakezu, besteak beste. ANIMA ZAITEZ ETA UTZI ZURE IRITZIA!!!!

2012/12/15

FREEDOM!

Freedom asko gustatzen zaidan abestiarekin uzten zaituztet azterketak amaitu artee! espero dut bloga orain arte gustatu izana :)





HEZKUNTZAREN ETORKIZUNA?

Badirudi estatuak hezkuntza publikoarekin amaitu nahi duela, hori ikusita hezkuntzarekin aurrera egiteko beste irtenbide batzuk aurkitu behar ditugu. Gobernuak laguntzarik ez baitigu emango. 

Paraguay-n, adibidez, nekazal eskola autosufizientea sortzea erabaki dute haien txirotasun egoera eta herritarron gehiengoa non bizi diren kontuan izanda. Bertako familiek zaitasunak dituzte eskola ordaindu ahal izateko eta arazo horri aurre egiteko irtenbide bat da. 

Eskola honen metodologiari dagokionez, sinbiosia erabiltzen dute ikasle eta eskolaren artean. Ikasleak nekazaritza munduko arloak lantzen dituzten heinean matematika, marketing-a... jorratzen dute. Hortaz, ia denbora guztian praktikak egiten daude, nahiz eta teoria ere eman.  Bestetik, praktiketatik lorturiko produktuak merkatuan saldu egiten dituzte. Era horretan, eskola bizirik  jarraitzea ahalbideratzen du.


2012/11/14

TXINAKO HEZKUNTZA

Bestalde, txinako hezkuntzaren arloan eztabaida ugari ere egon dira, bertako haurrek haurtzarorik ez dutela..
Honen dokumental txiki bat ikusi nuen etbn orain dela gutxi: Txinako hezkuntza sistema lehiakorraren arrakastak eta porrotak.


2012/11/07

HEZKUNTZA GARATUENA DUEN LURRALDEA


Mundu berberaren beste leku batean, FINLANDIAN, hezkuntzaren egoera oso desberdina da. Finalandia hezkuntza porrota mailarik baxuena duen lurraldea da. Nola izan daiteke hori? Horretarako finlandiaren hezkuntzari buruzko artikulua begiratzea gonbidatzen dizuet

2012/10/31

ESKOLARA JOATEKO NAHIA



Ama ez daukat klasera joateko gogorik! klasera joateko kriston gogoa dut! esaldiagatik aldatu behar dugu, gure pentsamoldea behingoz aldatu behar dugu.

Gure herrian ikasleek ikastolara ez joateko aitzakiak jartzen dituzte behin eta berriz, ez al dira duten zorteaz konturatzen?
Hemengo ikasleek klasera ez joateko edonolako trikimailuak asmatzen dituzten bitartean, beste herrialde batzuetan klasera heltzeko itzelak egiten dituzte!



2012/10/24

HERIOTZATASA MURRIZTEKO METODOA

Lurralde azpigaratuetan gosetea murrizteko bularra ematea ezinbestekoa egiten zaie; honela umeen heriotza tasa murriztuz. Gai hau modu garatuago batean azaltzen duen bideo interesgarri bat utziko dizuet.

2012/10/17

GAUR EGUNGO DIKTADURA.

Gaur egun arte egon den diktadurarik txarrena, oraindik aurkitu dezakegu gurekin. Honek ahulenak jarratzen  eta 10.000  neska mutilen bizitza berarekin eroaten ditu. Diktadura honekin amaitu dezakeen herraminta egon badago. Honen izena Tratamiento Terapéutico Listo para su Uso (RUTF) da eta 40 euro bakarrik balio duena. Baina gazte hauek duten pobreziaren ondorioz, oso zaila egiten zaie erostea.


Beraz, gure solidaritateak eta gizartasunak Gosetearen Diktadura desagerrarazteko indarra duen herraminta  bakarrak direla kontuan izan behar dugu, eta horren kontra zer edo zer egin.








2012/10/10

LURRALDE AZPIGARATUETA ANALFABETOAK DIRA IRABAZLEAK

Enpatikoak izan beharko ginateke. Nire ustez, zer nolako egoeratik etorri diren jakinda, immigranteenganako harremana hurbilagoa izan beharko litzateke. Izan ere, askok, etsaitzat hartzen dituzte lehenengo momentutik, hauek ezagutu aurretik, eta baztertu egiten dituzte. Horregatik, lurralde azpigaratuetan zer nolako egoeratan bizi diren erakustea erabi dut. 


Hasteko emakumeon analfabeto maila handiarekin hasiko naiz. Ezaguna baita,  herri azpigaratuetako gurasoek euren seme-alabak eskolara eramateari (neskei gehien bat) traba asko jartzen dizkietela. Vicente Ferrerko langile batek orain dela gutxi Botikazar istitutuan euren lanari buruzko aurkezpentxo bat eman zigun. Aurkezpenean Anantapurreko biztaleriak euren alabak eskolara ez joateko jartzen zuten desenkusa herritik eskolarainoko bidaia luzea eta arriskutsua zela zen. 


Beraz, ez da harritzekoa emakume analfabetoen kopuru handia. Palestinan, adibidez, Bachelor duten emakumeen bataz bestekoa %6,1koa da, gizonena %9,6, aitzitik. Eta ondorioz, gizon eta emakumeen kopuruaren arteko alderik handiena analfabetismoaren esparruan aurkitzen dugu ,Palestinako emakumeen %10,2 analfabetoak dira eta gizonen %2,9. Hala eta guztiz ere, emakumeen analfabetismoa 1995ean %23a izatetik 2006an %10,2a izatera pasatu dela azpimarratu behar dago kanpotik emandako laguntzei esker. Hau ikusita, genero desberdintasuna azpimarratu daiteke nahiz eta gutxinaka gutxinaka egoera hau hobetzen lortu.

2012/10/03

ANIZTASUNA BULTZATZEKO ZER EGIN DEZAKEGU?

Aurreko sarreran esan dudan bezala, aniztasuna nagusi den inguruan bizi gara. Sexu, erlijio, ideologia, hizkuntza eta jatorri kultural desberdinetako pertsonen artean, besteak beste. Eta azkenenego boladan izandako migrazioaren hazkundea dela eta kultura desberdinetako pertsonak ugaritu dira. Erlijioaren harremana, kultura, hizkuntza... desberdina duten pertsonen kopurua, hain zuzen ere. Herritar batzuek nahiz eta kultur aniztasuna gure gizarte aberazteko balio duela esan, kanpotarrenganko mesfidatza eta beldurra dute. Hau, elkarbizitzarako kontzientzia faltarengatik dela esango nuke nik. Izan ere, beti izan omen dugu desberdina edo berdin-berdina ez denaren beldurra.

Egoera honi aurre egiteko, hezkuntzatik hasi beharko ginatekeela uste dut. Txikitatik kultur aniztasuna landuz gero, askoz errazagoa izango delako arazoa betirako amaitzea. Urtxintxa Eskolaren web orrian umeekin gai hau lantzeko jolasak, ipuinak eta bestelako produktuak saltzen dituzte. Oso interesgarriak iruditu zaidanez, eskumaldean "LOTURA INTERESGARRIAK"ren barruan utziko dizuet Urtxintxa Eskolako web-gunearen lotura.

XABIER LUCHEN ARTIKULUA

Hezkuntza interkulturalarekin zer ikusia duen Xabier Lluchen artikulu interesgarri baten linka utziko dizuet orrian. Gustatuko zaizuelakoan, http://www.aulaintercultural.org/article.php3?id_article=4754

2012/09/26

KULTUR ANIZTASUNA

Blogari hasiera emateko kultur aniztasunaren inguruan hitz egingo dut. Aukeratu dudan gaia aproposa dela deritzot, izan ere, gaur egun geroz eta nabarmenagoa bihurtzen ari da kultur aniztasuna gure gizartean, eta nola ez, gure eskoletan.
Oso gai konplexua dugu, garrantzi handia eman behar baitzaio honen trataerari eta ez baita batere erraza kultur aniztasunaren beharrei erantzutea. Horregatik gogotsu ekin behar diogu!!

Kultur aniztasuna ipuinetan, leku deseberdinetan ematen den edukian.. etabran ikus daiteke. Hona hemen, honako ezaugarriak ikusi daitezkeen ipuin bat




2012/09/19

KAIXO BLOGTARRAK!!!


EHUko Bilboko irakaskuntza eskolako bigarren mailako ikasle bat naiz. Aurten ikasgai berri batekin hasi gara IKT ikasgaia, hain zuzen ere. Ikasgai honetan, blog bat eratzearen proiektuarekin hasi gara. Nik Euskal Herritik kanpoko hezkuntzari buruz idaztea pentsatu dut gai interesgarria iruditzen zaidalako. Espero dut gustoko izatea! :)